Oroimen Historikoa

Nafarroako Jauregitik “laureada” kentzea erabaki du Nafarroako Gobernuak

"Laureadak gerra goratzen du", esan du Foru Gobernuak; "indarkeria baliabide politiko gisara erabiltzea goratzen du, eta hori onartezina da gizarte demokratiko batean".

2016ko ekainaren 29a
08:56
Entzun

Nafarroako Jauregiko aurrealdean ageri den gurutze ereñozduna edo laureada kentzea erabaki du Nafarroako Gobernuak gaur egin duen bileran. San Fernandoren gurutze ereñozduna Franco diktadoreak Nafarroako armarriari erantsitako ikurra da, herrialdeko erreketeek eta falangistek 1936ko gerran izandako paperaren esker onez. 1951tik dago sinboloa Nafarroako Jauregiko paretan, Fructuoso Orduña eskultore nafarrak egindako frisoaren barruan.

Hura kenduta, Oroimen Historikoaren Legea beteko du Nafarroako Gobernuak. Hain justu, lege hori betetzeko 12.000 euroko diru saila sartu zuten aurtengo aurrekontu proiektuan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.