Bardeetako komunitateak eta Espainiako Gobernuko Defentsa Ministerioak urte honen bukaera arteko hitzarmena dute Bardeak tiro eremu gisa erabiltzeko, eta gaur Nafarroako Legebiltzarrak Espainiako Gobernuari eskatu dio eremua aurten bertan ixteko eta "beste alternatiba bat" bilatzeko. Espainiar militarrek 56 urte daramatzate Bardeetan.
Hasieran Nafarroa Baik emendakin bat aurkeztu du, baina gero PSNren beste batekin ordezkatu dute, eta Legebiltzarrean dauden talde denek egin dute honen alde.
Tiro eta bonbardaketa eremua berreskuratzeko plana egiteko galdegin diote Espainiako Gobernuari. Besteak beste, lehergailuak desaktibatzeko eskatu diote, milaka txatar tona kentzeko eta lurzoruaren kutsadura ezabatzeko.
Espainiako armadak Bardeak erabiltzeko daukan baimena kentzeko ere eskatu du Nafarroa Baik, baina UPNk, PSNk eta CDNk horren kontra egin dute.
Gizartea
Nafarroako Legebiltzarrak Bardeetako tiro eremua aurten ixteko eskatu dio Espainiako Gobernuari
Abenduan bukatuko da hitzarmena. Parlamentuko talde denak ados azaldu dira. Espainiar militarrek 56 urte daramatzate Bardeetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu