52 urteko andrazko bat zen hildakoa. 2.250 metroko gailurra da Pico de los Batanes, eta 150 metroko erorikoa izan du handik. Atzo izan zen ezbeharra. 14:30ean hasi ziren gorpua erreskatatzeko lanak, eta 17:00ak pasatxorako amaitu zituzten. Mediku bat ere hurbildu zen erreskate taldeko kideekin, baina ezin izan zuen deus ere egin, andrea hantxe hil baitzen.
Erreskatatu egin zituzten emakumearekin batera zihoazen beste bi lagunak ere. Hildakoa Arlegikoa zen.