Abortuaren lege berriaren tramitatzea bertan behera uztearen alde agertu da Nafarroako Parlamentua, eta Espainiako Gobernuari galdegin dio ez egiteko «emakumeen oinarrizko eskubideen aurka». Bozeramaileen batzordeak Ezkerrak abiarazitako aldarrikapen hori onartu du, PSN, Bildu, Geroa Bai eta Aralar-NaBai alderdietako kideen babesarekin. UPNk eta PPNk aurka bozkatu dute.
Onartutako testuan, Nafarroako Parlamentuak eskatu du araudia aldatzea abortua delitua izateari uzteko, sare publikoan haurdunaldiaren etetea «aske» egin ahal izateko. Halaber, Nafarroan hori bermatzeko asmoa agertu du. «Nafarroako Parlamentuak konpromisoa hartu du Nafarroako osasun sare publikoan haurdunaldiaren borondatezko etena egiteko aukera egon dadin».
Azkenik, gizon eta emakumeen arteko berdintasuna lortzeko asmoa agertzeaz gain, abortuaren aldeko manifestazioekin bat egiten duela jakinarazi du Nafarroako Parlamentuak.
Nafarroako Parlamentua, abortuaren lege berria gelditzearen alde
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu