ekoNOMIA

Nafarroako sindikatuek grebarako deia egin dute, 2010etik aurrera igande eta jaiegunetan dendarik ez irekitzeko

ELA, LAB, UGT eta CCOOk egin dute urtarrilaren 3 eta 4an merkatal guneetan greba egiteko deia.

2009ko abenduaren 23a
17:47
Entzun
Urtarrilaren 3 eta 4an Nafarroako merkatal guneetan greba egiteko deia egin dute ELA, LAB, UGT eta CCOOk, 2010etik aurrera igande eta jaiegunetan dendarik ez irekitzeko helburuz.

Sindikatuen arabera, igande eta jaiegunetan lan egiteak, "merkataritza sektorean lan egiten dutenen bizi kalitatea kaltetzen du, lana eta familian bateratzea oztopatuz" eta "Nafarroak bizi duen errealitate sozial eta ekonomikotik urruntzen duen kontsumismo-gizarte batera bideratuz.

Izan ere, Saltegi Handien Patronalak (ANGED) urtarrilaren 3an (igandea) merkatal zentro guztiak irekitzeko asmoa du, Ostegun santuan ixtearen truke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.