Euskara

Nafarroan euskararen ofizialtasuna eskatzeko manifestazioa deitu dute azaroaren 22rako

Iruñean izango da ekimena, hainbat euskaltzalek antolatuta. Legedian aldaketak "sakona eta handia" izan behar dutela diote.

2008ko urriaren 25a
16:32
Entzun 00:00:0000:00:00
Hainbat euskaltzalek manifestazioa deitu dute azaroaren 22rako, Nafarroan euskarak erabat ofiziala izan behar duela aldarrikatzeko. Iruñean izango da ekimena. 22 urte bete dira Nafarroan Euskararen Legea onartu zutenetik, eta euskara ez da ofiziala herrialde osoan: eremu ofiziala, mistoa eta ez-ofiziala daude. "Ondorioz, lege hori urratzailea da", esan dute gaur, Iruñeko prentsaurrekoan, euskaltzale haiek.

EBk eta Nafarroa Baik Noain, Aranguren, Beriain eta Galar eremu mistora pasatzeko ahaleginak egin dituzte azkeneko hilabeteetan Nafarroako Parlamentuan, baina ez dute arrakastarik izan. Pauso txikiak nahikoak ez direla dute adierazi dute gaur euskaltzaleek, eta aldaketak "sakona eta handia" izan behar duela. "Tokian tokiko aldaketetatik haratago joan bhar da euskaraz bizi ahal izateko".

Ekimenak Estitxu Arozena bertsolariaren, Iñaki Perurena kirolariaren, David Arroyo LABeko kidearen, Paul Bilbao Behatokiko zuzendariaren edota Iñaki Lasa Kontseiluko kidearen babesa du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.