Euskararen ezagutza

Nafarroan, gazteen %40k dakite zerbait euskaraz

Euskara biztanleriaren ia %10entzat da etxeko hizkuntza. 1991etik, euskaldun kopurua ia bikoiztu egin da Nafarroan.

Euskaren aldeko mobilizazio bat Iruñean. IñIGO URIZ, FOKU
Ainhoa Larretxea Agirre.
2020ko otsailaren 6a
15:48
Entzun

Nafarroako Estatistika Institutuak gaur aurkeztu ditu  2018ko Gizarte Inkestaren eta Bizi Baldintzei buruzko datuak. Azken inkesta honen arabera, Nafarroako 15 urte edo goragoko biztanleen %27,9k dakite zerbait euskaraz, denera 152.400 pertsonak. Kopuru horretan, inkestak batu egin ditu euskara menperatzen duten hiztunak eta euskara menperatu ez baina egunerokoan erabiltzeko esaldi arruntak euskaraz egiteko gai direnak.

Adin tarteka sailkatuz gero, 15 eta 29 urte bitarteko gazteak dira euskararen ezagutza handiena dutenak; denera, %40. Adin handiagoetan, berriz, euskara dakitenen ehunekoa pixkanaka murriztuz doa. Biztanleriaren %10entzat da euskara etxeko hizkuntza.

15 urtetik gorako biztanleria hartuta, 78.100 dira euskaraz ongi mintzo direnak, denera biztanleriaren %14,3.  Azken inkestak, gainera, erakusten du euskararen ezagutza haziz doala denborarekin. 1991ko datuekin alderatuta, bikoiztu egin da euskaldun kopurua.

Bertze datu argigarri bat ere utzi du ikerketak. Atzerriko hizkuntzen ezagutza nabarmen handiagoa dute euskaldunek. Inkestak dio, gainera, elebitasuna kontzeptu gainditua dela eta Nafarroako euskaldun gazte gehienek ingelesa eta frantsesa ere menperatzen dituztela.

 Euskarazko hedabideen kontsumoa

Euskararen ezagutzaren bat duten biztanleen % 52,6k euskarazko irrati, podcast, edo telebistaren bat kontsumitu dute inkestaren aurreko astean,% 29,1ek euskarazko egunkari edo aldizkariren bat irakurri dute paperean, eta %24,8k, formatu digitalean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.