nafarroa

"Nafarroaren norabidea berreskuratzeko" batzarra egingo du Geroa Baik bihar

Baluarte jauregian egingo dute bilkura, goizeko hamarretatik aurrera. Uxue Barkosek esan du Nafarroan hainbat gai geldirik daudela gaur egun.

Uxue Barkos. IDOIA ZABALETA / ARP
2014ko ekainaren 12a
15:22
Entzun

Geroa Bai koalizioak larunbatean Kontseilu Nagusiaren batzarra egingo du Iruñean, "Nafarroaren norabide politikoa berreskuratzeko" asmoz, Uxue Barkos diputatuak esan duenez. Zuzendaritzak prestatu duen txosten bat bozkatuko dute batzarkideek. Ontzat joz gero, datozen hilabeteetan ekintza plan bat garatzen hasiko da Geroa Bai, "politika plazara" eraman nahian.

Barkosen arabera, Europako Legebiltzarrerako hauteskundeetan gizarteak "sistema aldatzeko eta erabakiguneetan parte hartzeko" eskatu zuen. Hala, Nafarroako koalizioak gizartearekin egitasmoa "partekatu" nahi du. Egun Nafarroan "geldirik" ikusten ditu erreforma fiskala, itun ekonomikoaren gaurkotzea, ikerkuntza eta nazioartekotzea.

Baluarte jauregian egingo dute bilkura, goizeko hamarretatik aurrera. Geroa Bairen Kontseilu Nagusiaren hirugarren batzarra izango da. Laurogei lagunek osatzen dute Kontseilu Nagusia, eta koalizioaren organu gorena da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.