NAGORE LAFFAGE GOGOAN

2010eko uztailaren 8a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Nagore Laffage falta dela bi urte egin zituen atzo; 2008ko uztailaren 7an hil zuen Jose Diego Yllanes gazteak, Iruñean. Etxeko eta gertukoek, ahaztu ez dutela nabarmenduz, elkarretaratzea egin zuten atzo Irunen (Gipuzkoa). Auzitan borroka luzea daramate, eta oraindik ez die eman gustuko emaitzarik; homizidioa egotzi diote hiltzaileari, eta, Laffage familiaren ustez, hilketa delitua egotzi behar zaio. Helegitea jarrita daukate Espainiako Auzitegi Gorenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA