Nagore Mujika libre uztea erabaki du Auzitegi Nazionalak, bermerik gabe
MADRIL. Espainiako Auzitegi Nazionaleko Ismael Moreno epaileak Nagore Mujika libre uztea erabaki du, bermerik gabe. Carmen Monfort fiskalaren eskariz hartu du erabakia, uste duelako ez dagoela «froga objektiborik» esateko 1990eko uztailaren 7an Barakaldon izaniko atentatuan parte hartu zuela. Astelehenean igaro zen epailearen aurretik, eta baldintzarik gabe espetxeratzeko agindu zuen orduan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu