1978an Iparraldera errefuxiatu zen Jose Migel Etxeberri Naparra komando autonomoetako kidea. 1980ko ekainean ikusi zuten azken aldiz.BVEren ekintza izan zela uste dute familiakoek eta haien abokatuek, eta horretarako lau arrazoi badaudela azaldu du Iñigo Iruin abokatuak. Hasteko, 1978-85 bitartean "estatu terrorismoa" egon zela gauza jakina dela dio. Ekintza egiteko modua Perret anaiena dela dio, bigarrenez, haien jokamoldea lehenengo bahitzea eta gero hiltzea zelako. Gainera, Deia eta Egin egunkarietan ekintza aldarrikatzeko deiak jaso zituztela gogorarazi du. Eta azkenik, egin diren kazetari ikerketa guztiek ondorio berberetara eraman dituztela azpimarratu dute, alegia, "Perret anaien ekintza izan zela".
Jon Enparantza abokatuak, gatazka konpontzearen aldeko apustua egiteko eskatu dio Espainiako Gobernuari, "oroimena, egia eta justiziaren" bidetik.
Datorren igandean, Lizartzako Igarola Beheko baserrian omenaldia egingo diote Naparrari , eguerdiko 12:00etan.
desagerketa