NATO gutxienez beste 90 egunez ariko da Libian Muammar Gaddafi agintariaren kontra, Anders Fogh Rasmussen erakundeko idazkari nagusiak gaur azaldu duenez. "Gaddafiren erregimenari mezu zuzena bidaltzen diogu erabaki honekin: prest gaude Libiako herria babesten jarraitzeko eta Nazio Batuek agindutakoa betetzeko".
Martxoaren 31n erabaki zuen NATOk Libian militarki parte hartzea. 90 eguneko plangintza egin zuen, eta orain luzatu egin du, irailaren amaierara arte.
Airez ari da esku-hartzen.
Gaddafi 1969tik dago boterean.