Nazio Batuen Erakundeko (NBE) Giza Eskubideen talde batek behartutako desagerpenak ikertzen ditu. 2013an Espainia bisitatuko du, eta egindako krimenei dagokienez nazioarteko betebeharrak ongi betetzen dituen aztertuko du. Zehazki, Espainiako 1936ko gerran behartutako desagerpenen eta gerora izandakoen inguruan Espainiak izan duen jarrera izango du aztergai, hau da, giza eskubideen urraketari dagokionez errealitate historikoa azaldu duen ala ez.
Igandean, bestalde, Aranzadiko ikerlariek 36ko gerran fusilatutako sei gorpu lurpetik atera zituzten Antxoritzen (Nafarroa). Txinparta elkarteko kide Koldo Plaren arabera, «gorpuak eskumuturretatik lotuta» lurperatu zituzten.
Nazio Batuen Erakundeak frankismoko desagerpenak ikertuko dituela iragarri du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu