'Haika-Segi auzia'

Nazioarteko hainbat gazte elkarteren babesa jaso dute Haikako eta Segiko auzipetuek

Nazioarteko hainbat herrialdetako gazte elkarteen elkartasuna jaso dute gaur 'Haika-Segi auzian' epaituak diren gazteek. Kantabriatik, Kataluniatik eta Gaztelatik joanda zenbait gazte erakundetako ordezkariak Madrilen, Espainiako Auzitegi Nazionalean, izan dira gaur: akusatuei babesa eskaintzeaz gain epaiketan begirale gisa aritzeko. Horiez gain, Irlanda, Danimarka, Norvegia, Argentina, Erresuma Batua, Alemania eta Italiko hainbat gazte elkartek elkartasuna adierazi dietela jakinarazi dute Haikako eta Segiko kideek.

2005eko otsailaren 24a
13:40
Entzun
Pere Aragones Kataluniako ERC alderdiko gaztedietako kidea mintzatu da Auzitegi Nazionalera ordezkaritza bidali duten taldeen izenean, eta Haikaren zein Segiren aurkakoa "auzi politikoa" dela salatu du. "Gure ustez Espainiako Estatuak euskal gatazka konpondu nahi badu modurik onena ez da 42 gazte auzipetzea, hain zuzen ere, politika egiteagatik 33 gazte ari dira epaitzen hemen", nabarmendu du.

Kantabriatik, Gaztelatik eta Kataluniatik ordezkaritzak joan dira, baina horiez gain, hainbat herrialdetako gazte erakundeen babesa jaso dute Haika-Segiko auzipetuek; zehazki, Irlanda, Danimarka, Norvegia, Argentina, Erresuma Batua, Alemania eta Italiak zenbait elkarterenak.

Nolanahi ere, epaiketak aurrera segitzen du eta lekukoak ari dira deklaratzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.