politika

Nazioarteko Harreman Taldea aste honetan bilduko da

ETAk igandean zioen prest dagoela bere su-etena "egiaztatzeko mekanismo informal bat onartzeko".

2011ko martxoaren 29a
16:14
Entzun

Paul Rios Lokarri herritar sareko koordinatzaileak esan du Nazioarteko Harreman Taldea aste honetan bilduko dela. Riosen arabera, taldeak gutun bat bidali die alderdi politikoei eta erakundeei, Euskal Herrian bakea eta normalizazio politikoa bultzatzeko egin nahi duen lanaren berri emanez. Info7 irrati katean egin ditu adierazpenak Lokarriko koordinatzaileak.

ETAk igandean adierazi zuen prest dagoela bere su-etena "egiaztatzeko mekanismo informal bat onartzeko", eta uste du hori "egingarria" dela "eta nazioarteko egiaztatze batzordea sortu" ahal dela. Hala zioen erakunde armatuak Gara-n, horri bidalitako agirian. Espainiako eta Frantziako estatuek batzorde hori eratzeari ezezkoa eman izana gaitzetsi egin zuen ETAk.

Urtarrilean emandako su-eten iraunkor eta orokorra berresten duela esan zuen, bide batez. "Bakearen bidean konponbide demokratikoa elikatu eta bururaino eramateko konpromisoa" daukala agertu zuen.

ETAren su-etenaren ondoren sortu zen aipatutako taldea, Brian Currin abokatuak sustatuta. Silvia Casalek, Pierre Hazanek, Raymond Kendallek, Nuala O'Loanek eta Alberto Spektorowskik osatzen dute boskotea.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.