KONPONBIDEARI BEGIRA

Nazioarteko Harreman Taldea Euskal Herrira itzuliko da datorren astean

Paul Riosek baieztatu du taldea datorren astean edo hurrengoan dela Euskal Herrira etortzekoa, Brian Currin buru dela. Zenbait iturrik diote hilaren 23tik 25era etorriko dela Currin bera.

Paul Rios eta Brian Currin, Aieteko konferentzian. LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS
2014ko urriaren 13a
18:35
Entzun

Onda Vasca irrati katean eginiko elkarrizketan jakinarazi du Paul Rios Lokarriko koordinatzaileak agendak bateratzen ari direla NHT Nazioarteko Harreman Taldea, Brian Currin abokatua buru duela, datorren astean edo hurrengoan Euskal Herrira itzul dadin. Udan jakinarazi zuten uda ostean itzuliko zirela, "bake prozesuak aurrera egiteko lanekin jarraitzeko".

Riosen esanetan, "bake prozesuaren parte" diren eragile eta pertsonekin elkarrizketatuko dira NHTko kideak, prozesuak "aurrera egin ahal izateko ideia berririk" ote duten aztertzeko. Riosek nabarmendu du Currinek "analisiak egiteko eta arazoei irtenbideak bilatzeko gaitasun handia" duela.

"Alderdi batzuekin, konfiantza sortzeko gaitasuna du, baina bereziki prozesuaren parte diren sektore sozial batzuekin, baina ez dugu espero behar Brian Currinek gure arazoak konponduko dituela: guk konpondu beharko ditugu", gaineratu du Riosek.

"Aurrerapausoak urtea amaitu baino lehen"

Uztailaren 16an euskal alderdiekin eta Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetza idazkari Jonan Fernandezekin batzartu ziren Jonathan Powell eta Martin McGuinness Aieteko Adierazpeneko sustatzaile eta nazioarteko bitartekariak. Sinetsirik agertu ziren urtea amaitu baino lehen "aurrerapausoak" izango direla bake prozesuan, horretarako "borondatea" ikusi zutelako.

ETAk "borroka armatuaren egitura logistikoa eta operatiboa" desegin dituela jakinarazi zuen Powellen eta McGuinnessen bisitatik egun gutxira. Uztailaren 15ean sinatutako agiri baten bidez, ETAk azaldu zuen "konfrontazio armatua utzi eta konfrontazio demokratikoari heltzeko" berrantolatzen ari dela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.