eae-ko aurrekontuak

Negozioak egiten aritzea leporatu die Otegik EAJri eta PSE-EEri

Batasunaren iritzian EAJk eta PSE-EEk egin duten akordioa ez da beraiek esan bezala legebiltzarreko eztabaida baten ondorioa, baizik eta "beraien arteko negozioak" dira. Akordioak ez dakar herritarrentzat onurarik Batasuneko bozeramaile Arnaldo Otegik esan duenez, eta "gizarte eredu zehatz baten bidean" egina dagoela azpimarratu du. Gainera, EAJk ezker abertzaleri baldintza ugari jartzen dizkiola salatu du, eta PSE-EEri ez diola bakar bat jartzen azpimarratu du: "Batzuen printzipio politikoak argi ikusten dira".

2005eko abenduaren 20a
19:16
Entzun
Otegiren iritzian, akordio hori lortzeko negoziazioen pisua ez du hirukoak eman, EAJk baizik. Akordioa, bi alderdi horien "negozioak" aurrera eramateko egin dutela dio, eta gaineratu duenez, bi alderdi horiek irekita daukate "negozioetarako bidea".

Bestalde, Otegik salatu egin du EAJren jarrera. Izan ere, ezker abertzalearekin "edozer gaitaz" negoziatzeko "beti baldintzak" jartzen dituela azaldu du, eta PSE-EEri, aldiz, ez diotela batere baldintzarik jartzen. "Ukazioa, sakabanaketa, tortura, ilegalizazioa eta 18/98 epaiketa egiten dutenei ez diete baldintzarik jartzen".

PSE-EEk eta EAJk sinatu duten akordioa ez dela "herritarren mesederako" azpimarratu du Batasuneko bozeramaileak: "negozioak babesteko akordioa da, eredu sozial zehatz bat jarraitzen duen ituna". EAJri esan dio, zilegi dela nahi den ororekin akordioak egitea, baina "gezurra esatea" ez dela zilegi. "Akordio horrek herritarrei ekarriko digun gauzarik honena AHTa da" esan du ironiaz. Batasunaren iritzian akordioa gizartearen onerako dela esanez aritu da EAJ, baina hori ez da horrela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.