Elurra

Neguko bidezaintza plana indarrean da Hego Euskal Herrian

Elurra ari du Etzegaraten (N-1), Leitzarango autobidean (A-15) eta Altuben (AP-68). Arratsalderako prezipitazio gehiago espero da, eta elur mailak behera egingo du. Gaur gauean eta bihar goizean 200 metrora arte jaits daiteke, iragarpenen arabera.

Elurra kentzeko makina bat, Baztan bailarako N-121 errepidean, joan den otsailean. JAGOBA MANTEROLA, FOKU
2018ko martxoaren 19a
09:44
Entzun 00:00:0000:00:00

Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak indarrean jarri dute jada neguko bidezaintza plana. Elurra iristen denerako, prest dituzte elurra bidetik kentzeko makinak, eta arreta berezia eskatu diete gidariei elurra ari duen tarteetan.

Euskalmetek alerta laranja ezarriko du 18:00etatik aurrera Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Ordu horretatik aurrera prezipitazio gehiago izango dela ohartarazi dute, eta elurra egin dezake 300-400 metrotara. Iluntzerako elur maila pixkanaka jaisten hastea espero da, eta 200 metrotara ere zuritu dezake gauean.

Bihar eguerdira arte iraungo du alerta laranjak indarrean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.