ekoNOMIA

Nekazariak eta abeltzainak greban

Nekazaritzak bizi duen krisi egoera salatu dute. Gasteizen traktoreak atera dituzte, eta elkarretaratzea egin dute Lakuan.

2009ko azaroaren 20a
15:16
Entzun
Greba egin dute gaur hainbat eta hainbat euskal laborarik, nekazaritzak bizi duen krisi egoera salatzeko. Mobilizazioak egin dituzte Euskal Herriko txoko askotan. Gasteizen, kasu, goizean traktoreak atera dituzte errepideetara, eta eguerdian elkarretaratzea egin dute Lakuan, Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren atarian.

Nekazaritza txirotzen ari da, mugitu lelopean ehun mila nekazari eta abeltzain biltzea espero dute bihar Madrilen egingo duten manifestazioan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.