Atxiloketa

Nerea Martiarena gaztea atxilotu du Frantziako Poliziak Ziburun

Frantziako Polizia Judizialak Nerea Martiarena Ziburuko gaztea atxilotu du gaur goizean haren gurasoek Lapurdiko herri horretan duten etxean. Martiarena 2002ko irailean atxilotu zuten Saroia Galarraga senperearraren atxiloketarekin zerikusi duelakoan atzeman dutela esan dute polizia iturriek. Laurence Le Vert epaileak agindu du Martiarenaren atxiloketa. Atxiloketa hau salatzeko elkarretaratzea egingo dute arratsaldeko 19:00etan Ziburuko plazan.

2003ko abenduaren 3a
17:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Askatasunaren iturriek jakinarazi dutenez, Saroia Galarraga 2002ko irailaren 16an atxilotu zuten Juan Antonio Olarra eta Ainhoa Mujikarekin batera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.