Le Parisien egunkariak polizia iturrien baieztapenarekin plazaratu dutenez, joan den martxoaren 16an Paristik hurbileko auto saltoki batean ETAko kideek ebatsitako ibilgailuetako bat aurkitu du Frantziako Poliziak. Hilaren hasieran egin zuten aurkikuntza, Yvri-sur-Seinen, Paris kanpoaldean.
Egun hartan bost edo sei auto lapurtu zituzten ETAko kideek saltoki batean, eta ihesean zihoazela, tiroketa izan zuten jendarmeekin. Tiroketan Jean-Serge Nerin jendarmea hil zuten ETAko kideek, eta Joseba Fernandez Azpurz atxilotu zuen Frantziako Poliziak.
Autoan ez dutela armarik eta muniziorik aurkitu adierazi du Poliziak, eta ikerketen arabera, tiroketa gertatu zen gauean bertan utzi zutelako etakideek. Aurkitutako hatzmarka eta ADN arrastoak ikertzen ari dira.
Politika