gizartea

Neska adingabe bat atxilotu dute Gasteizen, mutil-lagunari lepoan labankada bat eman diolakoan

2011ko martxoaren 23a
16:25
Entzun 00:00:0000:00:00

Ertzaintzak adingabeko neska bat atxilotu zuten atzo gauean Gasteizen, mutil-lagunari lepoan labankada bat eman ziola egotzita, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak gaur jakinarazi duenez. 

Atzo 20:15ean Ertzaintzaren patruila bat Koroatze eremuko etxebizitza batera joan zen, pertsona batek arma zuri batekin eragindako lesioak izan zituelako. Etxebizitzan ertzainek mutil bat aurkitu zuten lepotik odola zeriola, eta zaurituak esan zien aizto batekin "tontokeriak egiten" ibili zela eta nahi gabe sartu zuela lepoan. Anbulantzia batean Santiago ospitalera eraman zuten. Baina 22:00ak aldera, Ertzaintzak erietxeko larrialdietako zerbitzuen dei bat jaso zuen; deiaren arabera, mutil hark berak adierazi zien neska batek eragin zizkiola zauriak.

Poliziak ospitalera joan ziren biktimarekin hitz egitera. Mutilak —17 urte— aitortu zien bere neska-lagunaren etxera joan zela, eta bikotekideak labana bat hartu eta lepoan sartu ziola.

Ertzaintzak ustezko erasotzailea —16 urte— gauerdia baino pixka bat lehenago aurkitu zuen senide batzuren etxean, eta atxilotu egin zuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.