Neska bat hil da Araian, ustez trenaren katenariak elektrokutatuta

Beste neska bat zauritu egin da. Ertzaintzaren lehen ikerketaren arabera, geltokian geldirik zegoen bagoi batera igo eta gero elektrokutatu dira neskak.

Araiako tren geltokia, artxiboko irudi batean. WIKIPEDIA
Araiako tren geltokia, artxiboko irudi batean. WIKIPEDIA
jakes goikoetxea
2025eko ekainaren 16a
17:30
Entzun 00:00:0000:00:00

Neska gazte bat hil da gaur arratsaldean Renferen Araiako geltokian (Asparrena, Araba), «antza denez eta lehen zantzuen arabera, trenbideko katenaria batek eragindako kalte elektrikoaren ondorioz», Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eman duen informazioaren arabera. Hildakoarekin beste neska bat zegoen. Hura zauritu egin da.

14:00ak aldera eman diote istripuaren berri SOS Deiak zerbitzuari. Deitu duen pertsonak esan die bi neska gazte zaurituta zeudela tren baten bagoiaren ondoan. Larrialdi zerbitzuak, osasun langileak, suhiltzaileak eta ertzainak bertaratu dira. Nesketako bat hil egin da; bestea zaurituta dago, eta ospitalera eraman dute. Eten egin dute sare elektrikoko tentsioa, larrialdi zerbitzuek neskei lagundu ahal izateko. 

Ertzaintzak egindako lehen ikerketaren arabera, neskak ustez tren geltokian geldirik zegoen bagoi batera igo dira, «eta katenaria bateko tentsio elektrikoak harrapatu ditu».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.