Nieblaren auziko epaia berretsi du Auzitegi Gorenak

2022ko otsailaren 10a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Asier Nieblaren hilketari buruzko auzian, EAEko Auzitegi Nagusiaren epaia berretsi du Espainiako Auzitegi Gorenak, eta 11 urte eta erdiko zigorra ezarri dio akusatuari. Gorenak ere ez du genero larrigarririk antzeman kasuan; beraz, bertan behera geratu da hasieran Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak ebatzitakoa.

Urnietakoa zen Asier Niebla; 2018ko udazkenean zendu zen, Donostiako jaietan jasandako kolpe baten ondorioz ia bi hilabete koman eman eta gero: Niebla emakume batekin hitz egiten ari zen, eta haren mutil-lagun ohiak ukabilkada bat eman zion. Erasoa indarkeria matxistarekin lotuta, Gipuzkoako Auzitegiak genero larrigarria onartu zuen, eta ia hamahiru urteko zigorra ezarri, baina EAEko eta Espainiako auzitegiek atzera bota dute aldagai hori, eta zigorra laburtu dute.

Bestalde, Gipuzkoako Auzitegiak bost urteko zigorra jarri dio gizon bati, Irunen emakume bat bortxatzeagatik. Biktima haren bikotekide izana zenez, genero indarkeriaren arloko beste delitu batzuk egoztea eskatua zuen fiskalak, baina ez dituzte onartu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.