Nomadek errepidea itxi dute Baionan kanpalekua eskatuz
Nomada edo ibiltariek errepideak itxi zituzten atzo Baionan, La Florida deritzon kirol zelaian sartzeko ahaleginetan. 180 ibilgailu heldu ziren joan den igandean Landetako Tarnoze herrira, eta han kanpatzeko tokirik ez zutenez atzeman, bide bazterrean metatu ziren. Toki aski ez zutela erran zien herriko etxeak. Baiona eta Uztaritzeko guneetara joatea proposatu zieten. Alta, Uztaritzeko auzapezak ekaitza eta uholde arriskua aipatu ditu herrian ibiltaririk ez hartzeko. Haientzako gunea lohizunea dela nabarmendu du, eta arriskutsua dela euria egiten duelarik. Baionako harrera gunean aski tokirik ez dagoela diote ibiltariek, eta leku duina eskatuz, kirol zelaira sartzeko ahalegina egin dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu