Atzo goizeko zortziak aldera gertatu zen ezbeharra: mendi magalaren zati handi bat errepidera amildu zen, eta arestian esan bezala, 40 metro errepide estali zuten lurrak eta harritzarrek. Gune batzuetan 4 metroko altuera hartu zuten hondakinek.
Eguerdiko ordubata eta erdiak alderako noranzko bakoitzean bide bat ibiltzeko moduan izatea espero zuen Bidegik, autobidearen Gipuzkoako zatia kudeatzen duen elkarteak.Azkenean, ordea, luzatu egin zaizkie egokitze eta egokitze lanak, eta 16:30etan zabaldu dute.
Luizia A-8 autobidean