DYAko iturriek agertu dutenez, gizonezko bat zen ETAren izenean ari zela esan duena, baina ahotsa distortsionatua zuenez, ez zaio argi ulertu leherketa 10:00etatik 11:00etara bitartean edo 10:00etatik 12:00etara bitartean gertatuko zen.
Halakoetan egin ohi duten bezala, agintariei eta segurtasun indarrei eman dio abisuaren berri Gipuzkoako DYAk. Oharraren berri izan ostean, mehatxua "sinesgarria" zela erabaki dute Espainiako segurtasun indarrek, eta aireportua hustu eta ixteko erabakia hartu dute. Ondorioz, aireportuan zen jende guztia Zaragozako El Soto kiroldegira eraman dute. Era berean, Tenerifen abiatu eta Zaragozan lurrartu behar zuen hegazkin bat Forondako (Araba) aireportura bidali behar izan dute.
Ordubiak aldera bertan behera utzi dute alerta eta berriro ireki dute aireportua. Hala ere, Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak inguruak miatzen jarraitzen dute.
Politika