LITERATURA

'Obabakoak' liburuaren irakurketa jarraia egin dute Bilbon

Bernardo Atxagaren lana argitaratu zutela 25 urte bete direla eta, hainbat lagun bildu dira gaur Bilboko Arriaga antzokian lana irakurtzera.

2013ko ekainaren 20a
19:17
Entzun 00:00:0000:00:00

Duela hogeita bost urte argitaratu zen Bernardo Atxagaren Obabakoak lana. Ordura arte, euskal literaturak eman gabe zuen nazioarterako pausua emanez. Hori ospatzeko, Bilbo Zaharra euskaltegiak egun osoa iraun duen liburuaren irakurketa jarraia egin du Arriaga antzokian.

Goizeko zortzietan hasi du irakurketa Bernardo Atxagak bera, liburuaren lehen esaldiak irakurriz. Beste 400 lagun inguruk hartu diote ondoren lekukoa. Tartean izan dira Andres Urrutia euskaltzainburua, Anjel Alkain aktorea, Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea, Unai Brea kazetaria, Ander Iturriotz Euskal Idazleen Elkarteko lehendakaria eta Unai Sordo CCOO-Euskadi sindikatuko idazkari nagusia. Parte hartzaile gehienek  egilearen idazkeraren naturaltasuna nabarmendu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.