munDUA

Obamak dio klima aldaketa eta Ekialde Hurbileko gatazka direla bi arazo nagusiak

Bakearen Nobel Saria emango diote AEBetako presidenteari, "nazioarteko diplomazia eta herrien arteko lankidetza indartzeko egin duen lanagatik". "Harrituta" agertu da Obama, eta uste du gerora egin dezakeenagatik saritu dutela.

2009ko urriaren 9a
21:31
Entzun
Bakearen Nobel Saria Barack Obama Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuko presidentearentzat izango dela iragarri du gaur goizean Norvegiako Akademiak. "Nazioarteko diplomazia eta herrien arteko lankidetza indartzeko egin duen lanagatik" saritu dute. AEBetako presidentearen "arma nuklearrik gabeko ikuspegia" ere nabarmendu du akademiak.

2008ko azaroaren 4an AEBetako presidentetzarako hauteskundeak irabazi zituen Obamak eta kargua 2009ko urtarrilaren 20an hartu zuen.

Bakearen Nobel izendapenarekin "harrituta" agertu da, eta adierazi du gerora egin dezakeen lanagatik saritu dutela uste duela. Haren arabera, "klima aldaketa eta Ekialde Hurbileko gatazka" dira munduko bi arazo nagusiak.

Obama ez da Bakearen Nobel Saria jasotzen duen Ameriketako Estatu Batuetako lehen presidentea. Bere aurretik, Theodore Roosevelt (1906), Woodrow Wilson (1919) eta Jimmy Carter (2002) saritu zituzten.

Hauek dira orain arte jakinarazi dituzten aurtengo Nobel Sariak:

Literatura Nobel Saria: Herta Muller (Alemania-Errumania)

Fisikako Nobel Saria: Charles K. Kao (Txina-Erresuma Batua), William S. Boyle (AEB) eta Georges E. Smith (AEB)

Kimikako Nobel Saria: Venkatraman Ramakrishnan (AEB), Thomas A. Steitz (AEB) eta Ada E. Yonath (Israel)

Medikuntzaren Nobel Saria: Elizabeth Blackburn, Carol Creider eta Jack W. Szoztak estatubatuarrentzat.

Sari banaketa abenduaren 10ean izango da, Stockholmen (Suedia), eta saritu bakoitzak 980.000 euro eskuratuko ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.