Ohiko txistu hotsa Curian

San Fermin eguneko prozesioan agintari instituzionalek txaloak ere entzun dituzte.

2012ko uztailaren 7a
16:54
Entzun

Iruñeko eta Nafarroako agintari instituzionalek aurten ere entzun dituzte txistuak San Fermin eguneko prozesioan, batez ere Curia kaletik pasatu direnean. Txaloak ere entzun dituzte ibilbide osoan zehar.

Goizeko hamarretan abiatu da prozesioa, Aritz Romeo NaBaiko Iruñeko hautetsia buru zela —hautetsirik gazteena izateagatik— eta, parte zaharrean ohiko lekuetatik igaro eta pare bat jota entzun ondoren, eguerdian hasi da meza nagusia, San Lorenzon.

Francisco Perez Iruñeko eta Tuterako artzapezpikuak eman du meza, eta ohi baino luzeagoa izan da. Agureak eta gaixoak gogoan izateaz gain, krisi ekonomikoagatik sufritzen ari diren lagun eta familiak ere aipatu ditu Perezek, eta elkartasuna izateko eskatu du.

Ondoren prozesioa Curia kaletik pasatu denean entzun dituzte agintariek kontrako builarik handienak. UPN kanpora! aditu da gehien. Mañueta kale bazterrean Espainiako Polizia zegoen, baina ez du esku hartu.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.