gizartea

Oiartzunek maiatzaren 23ra arte atzeratu du atez ateko bilketa, "azpiegitura arazoengatik"

Maiatzaren 5ean ziren hastekoak, baina Udalak ez ditu garaiz jaso merkatari eta ostalariei emateko ontziak, eta aportazio zein larrialdi guneak eta garbigunea ez daude prest. Aitor Etxeberria alkateak herritarrei gutuna bidali berri die.

2010eko maiatzaren 1a
21:53
Entzun
Aitor Etxeberria Oiartzungo alkateak atzo herritarrei gutun bidez jakinarazi zienez -askok gaur jaso dute eskutitza-, herrian atez ateko hondakin bilketarekin ez dira hasiko, iragarria zuten bezala, maiatzaren 5ean, maiatzaren 23an baizik. "Azpiegitura arazoak" aipatu ditu Etxeberriak gutunean.

"Batetik, ez ditugu jaso garaiz herriko merkatari eta ostalariei emateko ontziak. Bestalde, aportazio zein larrialdi guneak eta garbigunea ez daude prest", dio alkateak. "Eguna atzeratzea da erabakirik egoki eta zuzenena". Maiatzaren 23rako "beharrezko azpiegiturak prest" egongo direla hitz eman du Oiartzungo alkateak, "eta herritarrei nahiz merkatariei zerbitzu oso eta erosoa emateko aukeran" izango dira orduan.

Oiartzungo bizilagunek "jada etxean dute atez atekoari buruzko informazio praktiko guztia", Etxeberriak adierazi duenez. Zabor organikoak biltzeko kuboak banatzen ari da Udala egunotan -apirilaren 27an hasi zen-. "Hondakinen arazoari irtenbide egoki eta eraginkorra ematen hasteko ordua da".

Euskal Herrian herri batean ari dira atez ateko sistemarekin: Usurbilen. Iaz ekin zioten. Hernanin ere egunotan hasiko dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.