Oier Oari asignazioa aldatu diote berriro, eta Sartrouvillen bizitzera behartu dute
BAIONA. Oier Oa euskal preso ohiari Sartrouvillen (Frantzia) jarri diote obligaziozko bizilekua, Paris ondoko Saint Germain en Layetik hamar kilometrora —han eduki dute orain arte—. Gaur egun dituen baldintza berberak bete beharko ditu, baina hotela ordainduko diote, espetxetik atera zenetik ez duelako laguntzarik jasotzen, Bagoaz-ek jakinarazi duenez. Oak Larresoron bizi behar duela eskatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu