EUSKAL PRESOAK

Oihana Mardaras aske utzi dute

2008an PSEko egoitza bati eraso egin ziolakoan epaitu dute, eta absoluzioa eman dio epaileak.

Oihana Mardaras, aske geratu ostean. @XA1STX
2015eko apirilaren 23a
09:29
Entzun 00:00:0000:00:00

Libre da libre Oihana Mardaras Bilboko presoa. Barakaldon jaio zen Mardaras, 1988. urtean. 2009ko ekainaren 30ean atxilotu zuten Frantzia iparraldean, Ibai Mateorekin batera, lapurtutako auto batekin istripua izan ondoren. Parisen talde armatuko kide izateagatik lau urteko espetxe zigorra jarri zioten. Zigorra beteta Espainiaratu zituzten Mardaras eta Mateo.

Joan den irailean jarri zion zigorra Auzitegi Nazionalak, EITBren egoitzari eraso egitea egotzita. 29 urteko espetxe zigorra ezarri zioten, baina Auzitegi Gorenak atzera bota zuen erabaki hori; absolbitu egin zuen, Auzitegi Nazionalaren erabakia "intuizio subjektibo" batean oinarritu zela argudiatuta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.