Istripua
Oinezko bat harrapatu du autobus batek Iruñea erdialdean, eta larri zauritu du
Istripu larria gertatu da goizean Iruñean erdialdean, Yanguas y Miranda kalean: autobus batek oinezko bat harrapatu du, eta larri zauritu du. Goizeko zazpiak eta hamar inguruan gertatu da harrapaketa, autobus geltoki alboan. Udaltzaingoaren arabera, 40 urteko gizonezko bat da autobusak azpian hartu duena.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu