Mendiolako herritarrek Olarizuko tontorrean dagoen gurutzea kentzearen alde bozkatu dute, edo eraitsiz, edo bertatik erretiratuz. 1952. urtean eraiki zuten ikur frankista hori, Mendiolako kontzejuaren lurretan. Beraz, Espainiako Memoria Historikoaren Legea betetzea erabaki dute.
“Askapenerako gurutzadan gure aberriaren eta Kristoren alde eroritako” apaizei egiten die omenaldia Olarizuko gurutzeak. Jatorrian, 1951ko azaroan Gasteizen ospatutako Misio Santua gogoraraztea zuen helburu, baina erregimen frankistako agintarien zentzua aldatu zioten.
Ibon Urizar Mendiolako administrazio batzarreko fede emaileak azaldu du erabakia herrian egindako hausnarketa baten ondorioa dela. Gaia eztabaidatzeko batzar monografiko bat egin zuten, eta herritarrek proposamenak egiteko aukera izan zuten. Hiru proposamen bozkatu ziren, eta gurutzea kentzea erabaki zuten, botoen %70 ingururekin.
Gorka Urtaran Gasteizko alkateak gurutzea eraistea baztertu du gaur goizean prentsari egindako adierazpenetan. Gasteizko Udalak gurutzerik ez duela kenduko gehitu du. Urtaranek adierazi du monumentua ez zela diktadurari ohore egiteko sortu. Gaineratu du erregimen grankista bera izan zela zentzu plitikoa eman ziona.