Olga Comes eta Asier Ezeiza ustezko etakideak atxilotzeko agindu du Parisko epaile batek, atzo deklarazioa hartu ondoren. Polizia iturriek Efe albiste agentziari agertu diotenez, Fleury-Merogisko espetxean sartu dute Comes eta Fresneskoan Ezeiza.
Ezeiza eta Comes ostiralean atzeman zituen Frantziako Poliziak, auto istripu bat izan eta ihesi hasi zirenean. Poliziaren arabera, biek berehala aitortu zuten ETAko kideak direla. Ustez atxilotuek erabili zuten etxea miatu zuen poliziak igandean; baina, zabaldu duenez, ez zuen «ezer apartekorik» aurkitu.
Atxiloketak