NEW YORK. Omikronari aurre egiteko eraginkorragoa den txerto bat sortzen ari da Pfizer. Albert Bourla farmazeutikako ordezkariaren arabera, martxorako prest egonen da. «Infekzioei aurre egiterako orduan eraginkorragoa izatea espero dugu», dio Bourlak. Beste aldaerei aurre egiteko baliagarria ere izanen dela azaldu du.
Horrez gain, EMA Sendagaien Europako Agentzia ikertzen ari da Pfizerren pilulak Europara ere zabaltzea. COVID-19aren sintoma arinak edo neurrizkoak dituzten 12 urtetik gorakoentzako pilulak dira. Pertsona horiek 40 kilo baino gehiago pisatu behar dute, eta sintoma larriak garatzeko arriskuanegon.
Omikronaren aurkako txerto bat agindu du Pfizerrek martxorako
Sendagaien Europako Agentzia aztertzen ari da Pfizerrek egindako Paxlovid pilulak Europara zabaltzea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu