Politika

Ondarroako udal kudeaketa batzordeak Markinara joan behar izan du batzarra egitera

EAE-ANVren jarraitzaileak zeuden udaletxe kanpoan protesta egiteko.

2007ko urriaren 22a
13:56
Entzun
Ondarroako (Bizkaia) udal kudeaketa batzordeak Markina-Xemeinera (Bizkaia) joan behar du gaur batzarra egitera, EAE-ANVren jarraitzaile ugari zegoelako udaletxe atarian protesta egiteko. Elkarretaratzea zuen deitua, Ondarrutarren erabakia bete. Lapurretarik ez lelopean. Ertzainek urrundu egin dituzte.

Goizeko zortzietarako deitua zuen batzordeak udal bilera, baina ezin izan dute han egin. Lea-Artibai Mankomunitatearen egoitzan egin dute bilera.

Maiatzeko udal hauteskundeetan EAE-ANV izan zen alderdirik bozkatuena Ondarroan, baina Espainiako auzitegiek baliogabetua zuten. Beste alderdien artetik inork ez zuen kargurik hartu -PPkoak izan ezik- eta Bizkaiko Foru Aldundiak batzordea eratu zuen. EAE-ANVk ez du ordezkaritzarik. Felix Aranbarri (EAJ) da lehendakaria eta gaur Ondarroako udaletxetik bi ertzainek babestuta irten behar izan du.

Lehengo astean autoa erre zioten Aranbarriri ezezagun batzuek, eta gaur kudeaketa batzordeak herritarrei dei egin die hari elkartasuna adierazteko. "Horrelako indarkeria ekintzek ez dute ezer onik, eta bakearen eta bizikidetzaren aurkakoak dira".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.