Ondarroako Udalak (Bizkaia) sare sozialetan salatu duenez, herriko meskitaren aurkako eraso arrazista bat egin dute gaur, goizeko hamaikak aldera; gertatutakoa gaitzesteko, udalak adierazpen instituzional bat egin du.
Herritar bati esker jakin du udalak gertatutakoaren berri, eta «irmoki» salatu du. Ondarroa askotariko herria dela nabarmendu du: «Gure herrian ez dugu inolako erasorik onartuko». Halaber, adierazi du udaltzaingoa gertatutakoa aztertzen ari dela.