Mendia

Onik aurkitu dituzte Larra-Belaguan galdutako aita-seme iruindarrak

Gaua mendian igaro behar izan dute, baina larrialdi zerbitzuekin telefono bidez harremanetan izan dira une oroz. Auñamendi tontorrera igo nahi zuten, eta lainoagatik galdu ziren.

2010eko apirilaren 9a
13:24
Entzun
Atzodanik Larra-Belagua inguruan galduta zeuden aita-seme iruindarrak onik aurkitu dituzte goizeko lehen orduan salbamendu taldeetako kideek, lehenik helikopteroaren bidez non zeuden ikusi ondoren. 50 urte ditu aitak eta 19 semeak.

Atzo arratsaldeko zazpiak hogei gutxi inguruan mendizaleek eurek deitu zuten Nafarroako larrialdi zerbitzuetara, Auñamendi gailurrera (2.507 metro) abiatu eta lainoaren ondorioz galdu egin zirela adierazteko. Gaua mendian igaro behar izan dute, baina une oroz larrialdi zerbitzuetako kideekin harremanetan izan dira telefonoz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.