Atzo gauean eman zuten M.A.O. 86 urteko altsasuarraren senideek desagerketaren berri. Egunero-egunero paseo bat emateko ohitura zuen gizonezko horrek, eta atzo arratsaldean ere ohiko moduan atera zen. Gauean, ordea, ez zela agertzen-eta larrialdi zerbitzuetara deitu zuten senideek, batik bat, Alzheimer gaitza duelako arduratuta.
SOS Nafarroak berehala jarri zuen suhiltzaileek, foruzainek eta Guardia Zibilak osatutako talde bat lanean, eta haiekin batera, Altsasuko hainbat bizilagunek ekin zioten bilaketari. Hala ere, gaur arratsaldea arte ez dute M.A.O. aurkitu. Dantzaleku izeneko parajean topatu dute, azkeneko aldiz ikusi zuten lekutik hurbil.
Gertakaria