Gertakaria

Onik aurkitu dute atzodanik galduta zegoen Orioko bizilaguna

Atzodanik etxetik falta zen E.F.O.I. 78 urteko gizonezkoa, Oriokoa (Gipuzkoa), onik aurkitu du gaur eguerdian Ertaintzak. Hain justu, helikopterotik ikusi dute San Juan ermitaren inguruan zegoela, sasiak hartutako inguru batean, eta Ertzaintzako mendi taldea berehala joan da hara. Arramazka batzuk bazituen arren, oro har, onik aurkitu dute, baina, badaezpada, Donostiako Ospitalera eraman dute azterktea sakonagoa egiteko.

2004ko maiatzaren 21a
18:19
Entzun 00:00:0000:00:00
Iluntzean etxera ez zela agertu eta, atzo gauean deitu zuten Ertzaintzari E.F.O.I.ren senitartekoek desagerketaren berri emateko. Ertzaintzako mendi taldeko kideek, urpekariek, patruila arruntek zein Orioko udaltzainek eta Gurutze Gorriak parte hartu dute bilaketa lanetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.