gizartea

Onik topatu dute gau osoa mendian galduta pasatu duen Barañaingo gizon bat

2009ko urriaren 12a
19:20
Entzun 00:00:00 00:00:00
Atzo arratsaldean Ultzama aldean (Nafarroa) perretxikoetara irten zen Barañaingo (Nafarroa) 65 urteko gizonezko batek gau osoa mendian galduta egin du, baina onik aurkitu dute.

Haren emazteak eman die gaur Larrialdi Zerbitzuei abisua, senarra etxera itzultzen ez zela-eta. Foruzainak eta guardia zibilak aritu dira bila, eta goizeko bederatziak aldera topatu dute, autora zihoala.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA