Oporraldiaren hasierarekin auto ilarak izan dira Muskiz, Armiñon eta Biriatun
GASTEIZ. Egun arazotsua espero zen atzo errepideetan, oporraldiaren hasierarekin lotuta, eta halaxe izan zen; A-8 eta A-1 autobideetako hainbat tokitan, bereziki, auto ilara handiak sortu ziren. Ohiko lekuetan pilatu zen ibilgailu gehien: Muskizen (Bizkaia) hamazazpi kilometro luzeko ilarak sortu ziren, eta Armiñonen (Araba) eta Biriatun (Lapurdi) ere arazoak izan ziren. Arratsalderako arindu zen zirkulazioa.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu