Julio Villanueva. Mugituko ordezkaria

«Oposizioa ahuldu, kriminalizatu eta kikiltzeko estrategia bat da; odolustea»

2014ko irailaren 25a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Tren lasterraren aurkako Mugitu taldeko ordezkari da Julio Villanueva, eta bi isun ezarri dizkiote. Bata, Castejongo Tren Museoaren barruan protesta egiteagatik. Oraindik jakinarazpena jaso ez duen arren, badaki isuna iritsiko dela. Horrekin lotuta, Tuterako gazte batek epailearen aurrean deklaratu du jada, kalteak eragitea egotzita. Bestea, Nafarroako Diputazioan eginiko ekintza batengatik. Bi ekintzaile diputazioko balkoian kateatzen ziren bitartean, zirkulazioa trabatzea leporatu diote 33 laguni, eta 450 euroko isuna jarri. «Oposizioa ahuldu, kriminalizatu eta kikiltzeko estrategia da; odolustea», salatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.