Oposizioak atzera botako ditu UPNren gobernuaren aurrekontuak

PSNk, Bilduk, NaBaik, Ezkerrak eta Geroa Baik osoko zuzenketa aurkeztu diote 2013ko aurrekontu proiektuari

Erredakzioa
Iruñea
2012ko azaroaren 22a
00:00
Entzun
Gaur da egun erabakigarria Nafarroako Parlamentuan. Bilduk, NaBaik, PSNk, Geroa Baik eta Ezkerrak Nafarroako Gobernuaren 2013ko aurrekontu proiektuari aurkeztutako osoko zuzenketak eztabaidatu eta bozkatuko dira. PSNren lurralde batzordeak asteburuan osoko zuzenketa aurkeztu eta onartzea erabaki ostean, oposizioak atzera botako du 2013ko aurrekontu proiektua.

Azkenean emaitza egiaztatzen bada, UPNrentzat porrot politikoa izango da. Dena den, praktikan 2012ko aurrekontuak luzatuta funtzionatu ahalko du. Yolanda Barcina lehendakariak aste hasieran arrazoitu du egoera horrek ez diela zailtasunik eragingo.

Nahiz eta aurrekontuak atzera bota, zailagoa izango da etorkizunean oposizioak bat egitea Barcina gobernutik kanporatzeko. Pello Urizar EAko idazkari nagusiak ETBri eskainitako elkarrizketan ziurtatu du Bildu koalizioa «erreminta aktiboa» izango dela UPN gobernutik kanporatzeko.Urizarrek eskatu dio EAJriNafarroan UPN gobernutik ateratzeko gehiengoaren nahiarekin bat egiteko.

Miguel Sanz Nafarroako lehendakari ohiak, berriz, Diario de Noticias egunkariari eskainitako elkarrizketan aitortu du UPNk huts egin zuela iaz PPrekin ituna eginda. Haren iritziz, pauso horrek UPNk PSNrekin zuen harremanari kalte egin zion.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.