Iruñeko sanferminak

Orain arteko entzierrorik garbiena izan da gaurkoa

Korrikalari bakarra eraman dute erietxera, sabeleko kolpearekin; iruindarra da. 2.36 iraun du entzierroak.

2008ko uztailaren 11
12:02
Entzun 00:00:0000:00:00
Zezen arriskutsuak izan ohi dira Jandilla ganadutegikoak entzierroan baina gaur, behintzat, ez dute erakutsi, Iruñeko aurtengo sanferminetako entzierrorik garbiena izan baita. 2.36 iraun du eta lagun bakarra eraman dute erietxera, sabeleko kolpearekin -Estafetan hartu du-. M.S.E., 22 urteko iruindarra da zauritua.

Telefonica aldean izan da unerik arriskutsuena. Hiru zezen tropel nagusitik pixka bat atzera geratu dira Estafetan, eta haietako bat Telefonican, kailejoirako jaitsieran, eskubialdera joan da, hesietara, eta topo egin du hiruzpalau korrikalariekin. Ama-ama eduki ditu haietako pare bat, baina kasurik ez die egin eta aurrera segitu du, zezen-plazaraino.

Bosgarren entzierroa izan da gaurkoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.