Oraindik ez dute egingo Sareri iaz atzemandako diruari buruzko auzi saioa

Erredakzioa
Bilbo
2016ko azaroaren 23a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Sare herritar plataformak jakinarazi du iaz Guardia Zibilak atzeman zizkion 104.000 euroei buruzko auzi saioa oraingoz ez duela egingo Espainiako Auzitegi Nazionalak. Gaur ziren egitekoak, Madrilen. Sarek Concepcion Espejel eta Enrique Lopez epaileen aurkako errekusazio idatzia aurkeztu zuen, eta auzitegiak erabakia hartu arte atzeratu du saioa.

Presoen eskubideen aldeko martxa baten ondoren atzeman zien dirua. Herritarrek beren borondatez eman zuten dirua, eta Sarek dio antolaketa gastuak ordaintzeko zela. LABen Bilboko egoitzan gorde zituen 104.000 euroak, baina Guardia Zibila han sartu zen bi egunen buruan, eta sosak eraman zituen. Dirua itzultzeko eskatzeko prozesua abiatu zuen Sarek. «Baina epaileak zein izango ziren jakindakoan, harritu egin ginen, jakinekoa baita kidetasuna dutela Espejelek eta Lopezek PPrekin. Hainbat auzitatik baztertu arren, gurean jarri dituzte». Jose Ricardo de Prada da beste epailea.

Sarek Carlos Urkijo Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkariaren jarrera ere txarretsi du, Gasteizko Udalak jardunaldi batzuk antolatzeko plataformari emandako diru laguntzaren aurkako helegitea aurkeztu baitu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA