Espainiako Gobernuak jarri zuen Estatutu berriaren proposamenaren aurkako inpugnazioa, bi helegite erabiliz; batetik, Ibarretxe plana bera eta bestetik, Legebiltzarreko orain arteko tramitazioa Estatutu berriaren proposamenaren inguruan. Boto partikularrak izango direla aipatzen dute gainera zenbait iturrik magistratuen deliberazioan, ebazpenean batasun itxura eman nahi duen arren Jimenez de Parga Auzitegi Konstituzionaleko presidenteak.
Goizeko hamaiketan hasi dute deliberazioa Auzitegi Konstituzionaleko hamabi magistratuek. Guillermo Jimenez epaitegi horretako magistratuak prestatu du aztergai duten testua, eta berau inpugnazioa tramitera onartzearen alde agertu da, baina xehetasun gehiagotan sartu gabe. Auzitegi Konstituzionaleko iturriek agerian utzi dutenez, Legebiltzarreko Mahaiak hartu zuen tramitazio erabakiari buruzko inpugnazioa aztertzeko prest daude magistratu gehienak, nahiko argudio aurkitu dituztelako.
Aldiz, magistratuen arteko desadostasunak agerian gelditudira Gobernuaren lehenengo inpugnazioan, alegia, Ibarretxe plana lege proiektu bilakatzeko Jaurlaritzaren akordioan. Zenbait magistraturen iritziz, horren kontrako inpugnazioa ez dago tramitera onartzerik, eztabaida garatzeko lehen oinarriak direlako eta tramitera onartzeak aldez aurretik eztabaida hori galaraztea suposatzen duelako. Inpugnazioa hau tramitera onartzeak beraz, Jimenez de Parga presidentearen baiezkoa izango lukeen edo ez, boto partikular ugari ekar lezake eta zatiketa irudia saihestea ere bada Auzitegi Konstituzionalaren helburua.
Eusko Legebiltzarra-Espainiako Auzitegi Kontituzionala