Ordezkapenak lehen egunetik egiteari ezezkoa eman dio Eusko Legebiltzarrak

Aralarren eskaria atzera bota dute PSEk eta PPk; ordezkapenak «ahalik eta azkarren» egitearen aldeko agiria egin dute

Garikoitz Goikoetxea.
2011ko urriaren 14a
00:00
Entzun
Gaixoaldian dauden irakasleen ordezkapenak hurrengo egunean bertan egitearen alde ez da agertu Eusko Legebiltzarra. Aralarrek eraman zuen proposamena atzoko osoko bilkurara, baina PSEren eta PPren akordio batekin egin zuen topo. Adierazpen zehaztugabeagoa onartu zuen legebiltzarrak, bi alderdi horien botoekin: Eusko Jaurlaritzari eskatu zioten «ahalik eta azkarren» egiteko ordezkapenak. Gainerako alderdi guztiek aurka bozkatu zuten, ordezkapenak atzeratzeak kalitatea ezbaian jartzen duelakoan.

Aralarren proposamenak dio «bideragarria» dela ordezkapenak gaixoaldia hartu eta hurrengo egunean egitea. EAJk, EAk, EBk eta UPDk bat egin dute eskari horrekin. EAJko eledun Leire Corralasek nabarmendu du ordu asko galtzen direla ikasleak maisu-maistrarik gabe egonda.

PP, irakasleen aurka

PSEren eta PPren gehiengoak ezerezean utzi du eskaria. PSEko kide Vicente Reyesek «arrazionaltasuna» hartu zuen ahotan. PPko eledun Iñaki Oiarzabalek irakasleen aurka egin du,%8k huts egiten dutelakoan lanera. «Batzuek gaixoaldia hartzen dute funtzio sozial bat balitz bezala, lanpostu gehiago sortzeko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.